Begiratu Santutxuko eskolan egin duten foiletoari (beren webtokitik atera dugu).
Bertan natura zaintzeko animatu nahi gaituzte.
Guk ere horrelako zerbait egingo dugu! Gelan prestatuko ditugu foiletoan idaztekoak.
Eta testu prozesadorearekin segitzeko jarraibideak hauexek dira:
* Lehenengo, ireki zure karpeta: Inicio>MiPC>Ikasleak>3maila (A edo B)>Ikaslea (zure izena duen karpeta ireki).
* Barruan zaudenean,testu dokumentu bat sortu: Archivo>Nuevo>Documento de Microsoft Word (adibidez). Izen bat emateko laukitxo bat irekiko duzu. Jarriozu bat eta Enter tekla sakatu. Gainean klikatu dokumentua irekitzeko.
* Foiletoaren orrialdea HORIZONTALA jarri behar da:
Archivo>Configurar página. Leiho bat irekiko zaizu.
Bertan bilatu:Tamaño del papel>Horizontal.
* Orriaren forma hobeto ikusteko, beste tamaina batean ikus
dezakezu. Goiko tresna-barra batean honelako koadrotxo bat
aurkituko duzu.Orrialdea txikiago edo handiago
ikus dezakezu (baina ez da aldatzen).
* Foiletoak bi orrialde izango dituenez, beste bat sortu: Ctrl eta Enter tekla batera sakatu.
* Hurrengo pausuetan dokumentu osoari zerbat egiten diozula ziurtatzeko, dena aukeratzen ikastea komeni zaizu: Edición>Seleccionar todo.
jarri, eta sagua arrastatu, koadroari forma emateko).Hemendik aurrera, testu- koadroarekin edozer egiteko, kurtsorea gainetik pasatuz aukeratuko duzu (gurutze txiki bat ateratzen da).
* Testu-koadroaren barruan, izenburu bat idatz dezakezu. Testu-koadroa saguarekin, eta modu asko aurkituko dituzu zure gustura egiteko. Alde batetik, goiko barran (letra mota, kolorea, tamaina...)
Beste aukera asko dituzu apaintzeko. Testu-koadroa saguarekin aukeratu, eta eskubiko botoia sakatu. Agertuko den leihoan "Formato de Cuadro de Texto" sakatu eta aukera asko agertuko zaizkizu: Marra mota desberdinak, betetzeko koloreak eta efektuak, bilbeak (relleno, tramas)...
* 2. zutabeko 1. orrialdean bertan idatziko ditugu 6. ikasgaian landu ditugun zenbait gauza, Lurra planeta zaindu behar dugun moduaz. Izan ere, natura zainduko badugu, ezagutu egin behar dugu lehenengo: naturguneak ezagutu eta garbi mantendu, animaliak behatu...
* Testu zati bat aukeratu dezakezu (saguarekin, edo maiuskulen eta gezien teklekin), eta nahi duzun letra mota, tamaina, kolorea...
* 2. orrialdeko 2. eta 3. zutabeetan beste koadro-testu batzuk txertatuko ditugu, gelan landu ditugun gaien inguruan (hemen dituzu aholku batzuk): URA NOLA AURREZTU eta ATMOSFERA GARBIAGOA.
* Apaintzeko, testuak antolatzeko eta abar, zenbait marrazki prest dituzue erabiltzeko, "Dibujo" tresna-barran, "Autoformas" erabiliz (Ez bada agertzen, Ver>Barras de herramientas>Dibujo). Hemen adibidez batzuk dituzu.
* Testu bat osorik kopia daiteke. Hori egingo dugu “NATURA EZAGUTU ETA ZAINDU” testuarekin. Gelan denon artean beteko dugu, eta gelako karpeta batean gordeko dugu. Bakoitzak dokumentu hori irekiko du, zati hori sagua arrastatuz aukeratuko du, eskubiko botoiarekin “copiar”. Gero norberaren foiletoan, dagokion zutabean jarri, eta eskubiko botoiarekin “pegar”.
* 1. orrialdea osatzeko, BERTSO bat asma dezakezue gelan (EUSKARA ARLOAN landu daiteke). Bertsoa kokatzeko, MARKO bat aukera dezakezue: Insertar > Imagen > Imágenes prediseñadas > Marcos y bordes... eta gustuko duzuen baten bat aukeratu. Barruan Testu-koadro bat txerta dezakezu, eta egindako bertsoa idatzi.
* Orri batean egindako MARRAZKI bat ere sar dezakezu. Horretarako lehenengo eskaneatu egin behar duzu (informatika gelako ordenagailu nagusitik bakarrik). Eskanerraren pantailan marrazkia jarri eta: Mi PC > Escáneres y cámaras > Asistente para cámaras... > Vista previa.
Pantailan dagoena eskaneatuko du, eta zuk nahi duzun zatia aukera dezakezu. Gorde nahi duzun karpeta zehaztu behar dugu. Gero: Siguiente > Finalizar.
Foiletoan txertatzeko : Insertar > Imagen > Desde archivo...
Nahi duzun tokian kokatzeko, aukeratu marrazkia eskuineko botoiarekin, eta: Formato > Imagen > Diseño > Detrás del texto.

* Dokumentu oso hau 3 zutabetan
banatuko duzu: Formato> Columnas.
Eta leihotxo bat aterako zaizu.
Bertan TRES sakatu eta onartu.
* Foiletoaren izenburua jarriko duzu orain: Insertar>Cuadro de texto (kurtsorea 1. orrialdeko 3. zutabearen goikoaldean
jarri, eta sagua arrastatu, koadroari forma emateko).Hemendik aurrera, testu- koadroarekin edozer egiteko, kurtsorea gainetik pasatuz aukeratuko duzu (gurutze txiki bat ateratzen da).
* Testu-koadroaren barruan, izenburu bat idatz dezakezu. Testu-koadroa saguarekin, eta modu asko aurkituko dituzu zure gustura egiteko. Alde batetik, goiko barran (letra mota, kolorea, tamaina...)
Beste aukera asko dituzu apaintzeko. Testu-koadroa saguarekin aukeratu, eta eskubiko botoia sakatu. Agertuko den leihoan "Formato de Cuadro de Texto" sakatu eta aukera asko agertuko zaizkizu: Marra mota desberdinak, betetzeko koloreak eta efektuak, bilbeak (relleno, tramas)...
* 2. zutabeko 1. orrialdean bertan idatziko ditugu 6. ikasgaian landu ditugun zenbait gauza, Lurra planeta zaindu behar dugun moduaz. Izan ere, natura zainduko badugu, ezagutu egin behar dugu lehenengo: naturguneak ezagutu eta garbi mantendu, animaliak behatu...
* Testu zati bat aukeratu dezakezu (saguarekin, edo maiuskulen eta gezien teklekin), eta nahi duzun letra mota, tamaina, kolorea...
* 2. orrialdeko 2. eta 3. zutabeetan beste koadro-testu batzuk txertatuko ditugu, gelan landu ditugun gaien inguruan (hemen dituzu aholku batzuk): URA NOLA AURREZTU eta ATMOSFERA GARBIAGOA.
eta LUR PLANETA EZAGUTU ETA ZAINDU